Eta zapla! kolorezko hautsak eskuan hartu eta zaplaztekoa! zaplaztekoa ez; igurtzi suabe-suabe bat eta happy holia zoriondu elkarri. Holaxe ospatzen dute Indiarrek Holi eguna. Eta guk ere gure erara ospatu genuen. Zoriona opatzeko modu bat; horixe da Holi eta martxoaren 11n ospatzen da; Kolkatan behintzat. Bezperan hasten dira ospakizunak eta gure ofizinako gazteak behintzat edabe majiko batekin hasi ziren. Efektu aluzinojenoak omen dituen edari bat preparatu eta droga moduan erabiltzen dute! Probatzeko eman ziguten eta baita edan ere. Basokada bat hartu genuen eta ez zitzaigun horren besteirainokoa iruditu baina bazegoen 5 edalontzi edandakorik ere!
Martxoaren 11n berriz goizean goiz hasten dira Holi-a ospatzen. Kolorezko hautsak elkarri botaz gozatzen dute. Holi-ra jolasten dute; eta batzuk gurekin jolastu nahi zuten.
Azkenean amen egin besterik ez genuen izan...
Iepa!
ResponderEliminarZer berri baztarretan? Agurtzane, Rabikin ondo moldatu al zea? Enteratu naiz beste maleta bat erosi behar dezula traste guztik ekarri ahal izateko...
Ez da tarteik izango hemen idazteko, ezta?
Bidaia ona izan bihar, eta gozatu Himalayari begira...
Muxu bana!