Luxuzko hoteletik irten eta kalean benetako egoera krudela ikusteko aukera izan dute. Biluzik dauden umeak, eskean dabiltzan gizonak, erabat zikindurik dauden kaleak, bertako eromena, kotxeak, ziklorickshaw-ak, autorickshaw-ak,... erotzeko moduan.
Baina guzti honen ondoan Indiako tenplu zoragarriak, Haveli izeneko garai bateko Maharaja-en jauregiak, Taj Mahal, Varanasiko hiri sakratua,... izan dute bai Indiako beste zati horrekin gozatzeko aukerarik ere.
Eta azkenik Varanasin elkartu ginen. Oso momentu berezia izan zen gurasoekin Indian elkartzea. Zeinek esango zuen... Varanasin bi egun elkarrekin pasa ditugu. Munduko hiririk
zaharrena izanik (4000 urte) eta hinduismo, budismo eta jainismo erlijioen gune garrantzitsu izanik bazegoen zer ikusia. Ganges ibai sakratua, bertara hurbiltzen ziren peregrinoak, gorpuen erraustea,...
Etxera iritsi ginenean gusto haundiz ospatu genuen ardo botila batekin...
Bihar San Jose eguna izanik zorionak Joxe edo Joxe... guztiori.
Ni falta naiz zuekin topa itteko!
ResponderEliminarAi, ze inbidie! Argazki polittek, bai hoixe!
Aprobetxatu egun hauek, bela pasako die ta!
Muxu bat!