Indiarrek, lehenengo aukera presentatzen zaienean ederki aprobetxatzen dute eta bere etxera gonbidatu. Halaxe egin zuen Arum-ek lehengo batean. Arum Rabisankar-en bidez ezagutu dugu eta gaztelera erdipurdi egin arren italierarekin ederki konpontzen da. Hiriko kaleetako batean egin genuen topo eta etxera zihoala esan zigunean gurekin etortzeko esan genion. Etxera lagundu genion gure kotxearekin eta te bat hartzera gonbidatu gintuen. Bere emaztea hitz bitan aurkeztu eta berehala jarri zuen lanean: "Ekarri itzazu 4 chai".
Arum Kolkata zentroan bizi da eta sekulako etxea dauka. Rabik erregea deitzen dio, garai batean pertsona haundiek baitzituzten honelako etxeak. Arumek bere umiltasuna nabarmenduz ezetz eta ezetz erantzuten dio. Gizon jatorra da Arum bai.
Chai goxoa gaileta batzuekin hartu ostean bere etxea erakutsi zigun. 4 pisu igo genituen goiko terrazara iritsi arte. Bertatik Kolkata hiriko dorre eta antenak ikusteko aukera izan genuen. Benetan beste itsura bat hartzen du hiriak goitik ikusita. Itsura lasaiagoa behintzat bai.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Manex!
ResponderEliminarUantxe Naiaran etxen afaldu ta parranda goaz, ea ze ateatzen dan! Gaur e eun osoa gora ta behera ibili gea, Montjuic-en eon gea, baino ez gea tiobibotan ibili, jaja!
Muxu bat!
Zelai
Argazkian ematen du etxeko sofak plastikoz babesten dituela Arumek -eso seguraski bere emazteak-. Beti garbi eta beti berri! Ezagutzen dut nik Euskal Herrian amona bat zeinak antzekorik egiten duen.
ResponderEliminarBeno, honez gero Axun ta Mielangel ez dituzu urruti izango eta ongietorri beroa prestatu.
Besarkada bat eta ondo segi!
jj