2009/03/09

Dantzaldia

Atzo Indiako estatu ezberdinetako dantza ikuskizunak ikustera joan ginen antzoki batetara. Arratsaldeko 7etan hasten zen eta han agertu ginen Fernando, Rabi eta hirurok. Suktiren alabak egiten omen zuen dantza. Sukti Rabirekin batera gaztelera hitzegiten duen emakume jator bat da. Bere gizonarekin joan zen eta gurekin lanean dabiltzan kontsultora batekoak, lagunak omen ditu. Hori entzun bezain pronto hasi ginen gure gruei buruz hizketan. Aii! Igandea eta hala ere lanean!


Oso ikuskizun polita izan zen, kolore bizikoa eta alaia. Rajasthan, Punjab, Gujarat,... estatuetako dantzak aurkeztu zizkiguten eta oso erritmo haundikoak ziren. Denera 15 bat neska-mutiko izango ziren eta ordubete luzez aritu ziren txandakatuz. 4 abeslari ere bazeuden eta dantzei ukitu berezia eman zieten beraien abestiek.

2 comentarios:

  1. Ideak hartuko zenittun herriko festatako play-backeako, ezta? jaja!

    Zemuz ibili ote die gaur atte ta ama... Bihar goizen deittuko diet, ea hitzeitten deun.

    Ondo lo in!

    Zelai

    ResponderEliminar
  2. Kaixo familia!

    Zemuz zeate? Zuek hiruok hain urruti ta ni hemen, aix! Eskerrak amonai mimok itteizkioten, eta beak nei, jeje!

    Ama eta atte, zuek ere hemen zuen arrastoa utzi beharko dezue, e!

    Muxu bana!

    ResponderEliminar