2009/04/07

Darjeeling Mail

Kolkatako bero jasangaitzetik ihesi, gaueko trena hartu eta Darjeeling-era abiatu ginen joan den ostegunean. 10 ordu trenean pasa ostean hantxe genuen zintzo-demonio gure txoferra bere 4x4 eta guzti; izan ere 2000 metroko altueraraino eraman behar gintuen. Bidean paisaia eta tenperatura aldaketa nabarmentzen hasi ginen. Bengala Mendebaldeko lautada zabal eta sargoriak utzi eta mendiko frexkura eta malkarretan murgildu ginen. Bidelagun genituen te soroak eta nekazariak. 4 ordu behar izan genituen tren geltokia eta Darjeeling banatzen dituzten 100 km-ak egiteko.

Britaniarrak Indian zirenean oporleku izendatu zuten inguru hau eta Kolkatako berosapatik ihesi bertan igarotzen zituzten udarako oporrak. Soldaduen sendaleku ere izan zen. Gaur egun nabarmena da beraiek utzitako arrastoa. Aurki dezakegun nabarmenetako bat eskolak dira. Oso ezagunak dira bertako hezkuntza zentroak eta India osotik bertaratzen omen dira ikasleak. Britaniarren ohiturari jarraiki uniforme kolore anitzak ikus ditzakegu; urdinak, berdeak, gorriak,...
Bertako erlijioari dagokionez, hinduismoak indarra galtzen du eta budismo eta katolikoa nabamentzen dira. Misiolari eskoziarrak egin zuten lan gogorraren etekina batetik eta Tibet eta Nepalgo etorkinen eragina bestetik. Budisten monastegi bateko atarian eserita egon ginen denboran, gure gurasoen haurtzaroko frantziskotarren garaiak gogorarazi zizkiguten bertan ikusitako umeek.


Darjeeling zonaldeak badu xarma berezi bat guretzako; aurrekaldean omen dituen Himalaya mendiak alegia. Omen esan behar beraiekin gozatzeko aukerarik ez baikenuen izan. Izan ere goiz, arratsalde eta gau behe-laino sakon batean harrapatuta baitzegoen Darjeeling hiria. Honela, munduko 3. mendirik altuena den Kanchenjunga ikusi ezinda gelditu ginen. Hala ere, elkarri zin egin diegu menditzar hauek eskeintzen duten ikuskizunaz gozatzera itzuliko garela.

1 comentario:

  1. Kaixo bikote!

    A ze asteburue, ezta? Hurrena Himalaya berta jun beharko zeate! Hemen Aste Santue iristeko amorratzen, biharkoa in eta listo. Ni bihartik ostialea Zangoza noa, eta gurasok lanbatetik astelehenea auskalo noa.

    Astelehenen amonakin eongo naiz. Agurtzane, jungo al gea amona ta biok zure bila Loiua? Jajaja! Espero det izango dezula norbait bila juteko, e! Baket gogoa zu ikusteko, hango istorio danak entzuteko... Manex, zu ikusteko re bai, noski, baino pixkat gehio itxoin beharko deu. Amonak geo ta maizago galdetzen du herriko festak noiz dien, zeatik ote...

    Muxu bana!

    ResponderEliminar