2008/12/17

Kolkatako kuadrila

Kaixo!

Gaurko honetan Kolkatako kuadrilaz hitzegingo dizuet. Bai, bai, kuadrila bat osatzea lortu dugu. Batzuk denbora batean hemen izango garenak, beste batzuk kooperante moduan denboralditxo batetarako etorri direnak eta 2 indiar ere baditugu. Asteburuetan elkartu eta asteko lanaz deskonentatzeko balio digu behintzat! Denetarik egiten dugu. Gure etxeetan bazkariak antolatu, tetegi batean teaz gozatu, erosketak egin, zinera joan, turismo pixka bat, jatetxeren batera afaltzera joan, elkar ezagutu,...


Fernando (nerekin lanera etorri dena) abuztuan hemen izan zen hilabetez ingelesa ikasten. Eta egun horietan gauregun gure lagunak direnak ezagutzeko zortea izan zuen. Harrezkero lagun gehiago biltzea ere lortu dugu; kalean topatu eta gurekin etorri nahi duen esatea nahikoa da...

Gehienak espainiarrak dira baina bada italiar bat ere.

Gure kuadrilako giro ona erakusten duten argazki batzuk dituzue. Zuetako batek 2 astez kuadrila honetako parte izan nahi badu badakizue nun gauden. Animatu!



Larunbatean parrandatxo bat egin beharko dugu ala? Legorretan izango da zer egina!

Ordurarte!

Manex

2008/12/15

Argazki kuriosoak

Kaixo!
Gaurko honetan argazki kurioso batzuk erakutsiko dizkizuet:
Trafiko arauak bete! Horixe adierazi nahi du kartel honek baina ez du ezer lortzen. Kolkatan eta Indian orohar inork ez ditu betetzen.






Langile hauek nahiko lan egin dute eta merezitako atsedena hartzen ari dira. Begiratu kasko gainean duten soporte hori; Zama buru gainean eramaten iaioak dira!

Buffalo esnea edaten ere ikasi dugu, hemen behia sakratua baita. Esnea azukrearekin gozatu behar bestela...



Indian hainbeste jaten den eta hainbeste jan dugun arroza biltzen...






Edozein putzu aprobetxatzen dute garbitzeko. Dutxatzen naizen bakoitzean zenbateko zortea dudan pentsatzen dut.




Tea dastatzeko aukera izan dugu behintzat!!








Elefante gainean Mumbaiko kaleetan zehar. Hori zortea!!





Ez ote zaizkio eroriko!!
Arraultzak dira eh!





2008/12/13

Mumbai

Kaixo,
Asteazkenetik ostiralera Mumbain izan naiz enpresa batzuk bisitatzen. Bertara 60 bat urteko indiar batekin (Mr. Gupta) joan naiz eta oso esperientzia ona izan dudala esan beharrean nago. 3 egunetako otorduek, bidai luzeek, egonaldi luzeek,... denbora asko ematen dute India, Euskal Herria, Espainia, gazteen ohiturak, familia, Indiarren sexu ohiturak, Kamasutra eta honelako kontuez hitzegiteko. Batez ere bidai-kidea jatorra, hizketan dakiena, entzuten dakiena, jakinmina duena,... denean.
Mumbai, Delhi, Kolkata, Chennai eta Bangalore bezalako hirietan kilometroak luze egiten dira, alde batetik besterako bidaiak oso luze egiten dira eta horrek ez digu inguruak bisitatzeko denbora haundirik utzi. Egunero enpresa bat bisitatzeko aukera izan dugu. Asteazken arratsaldean 3 orduko tartetxo bat hartu genuen eta Mr. Guptak ederki bete zituen gida lanak.
Egun hauetan turista gehien hurbiltzen den tokira joan ginen; Taj Mahal eta Oberoi hoteletara. Eraikinak nola dauden ikusi eta argazkiak ateratzera. Garaipenaren arkua edo Indiako atea ere ondoan dute hotel hauek. Britaniarrek eraikitako monumentua da, itsasoz iristen ziren bidaiariei ongietorria emateko asmoz. 1947an hemen esan omen zioten agur britaniarrek Indiari.
Itsas inguruan paseo bat eman, chai bat hartu eta garai batean ezkontzarako erabiltzen ziren zaldi-karro batera igoarazi nau Mr. Guptak argazki batzuk ateratzera. Indiar hauei gustatzen zaizkie bai kolore biziak!


Ostegun eta ostiraleko ordu eta minutuak, hotelean, kotxean, bilera geletan, aireportuan eta hegazkinean pasa genituen. Baina lehen esanda bezala konpainia ona denean eta gustora sentiarazten zaituenean... aldaparik ez!
Ondo pasa asteburua!!
Manex

2008/12/07

Delhi eta Himalaya

Kaixo,


Duela aste batzuk Delhira joan ginen bertan ospatzen zen altzairu egileen feria batetara. Gure gruen berri eman nahi genuen eta iada Indian geundela adierazi. Hori asko gustatzen baitzaie indiarrei. Sobrare erosten dituzten makinarien % haundi bat bertakoa izan behar du eta JASO iadanik indiarra da!


Azaroaren 12an hartu genuen hegazkina Kolkatan eta ni irrikitan nengoen Delhirako bidean Himalayaren ondotik pasatzen baikinen. Ez nengoen ziur menditzar hauek ikusteko aukerarik izango ote genuen; urrutiegi pasako ote ginen, lainoturik egongo ote ziren,...


Hegazkineko nere eserlekua egokiena zen gero etorriko zen bista paregabe hura ikusteko. Hegazkinaren eskuineko aldean nengoen lehioaren kontra; iparraldera begira, Himalayara begira alegia. Hasi ziren urruti kolore zurizka zuten mendi itsurako irudiak agertzen. Lainoak ote ziren, Himalayako mendiak ote ziren... Auskalo! Fernandok ezetz; lainoak zirela. Nik baietz; mendiak zirela. Azkenean konbentzitu ninduen; lainoak ziren.

Gosariaz gozatzen ari ginela berriro kanpora begiratu eta lainoak ez zirela konturatu nintzen. Han urruti ikusten zirenak mendiak ziren. Sekulako menditzarrak! Fernandori ondo begiratzeko eskatu nion. Hegazkinaren hegalaren ondoan ikusten deken hori Everest duk! Egia esan ez nengoen seguru baina bazegoen bat besteak baino haundiagoa zena. Bakar bakarrik zegoena eta ni nere emoziopean Everest zela eta Everest zela. Argazki ugari atera nituen baina ez da oso ondo antzematen. Irudimen haundia izan behar!




Iritsi ginen Delhira eta trajedun 5 egun hasi ziren. Egunero itsura onarekin joan behar "stand"-era. Eskerrak hotelean alkandorak garbitzeko eta lixatzeko aukera zegoen bestela... Hor ibili ginen gure ingeles erdipurdikoarekin gure produktuak onak zirela eta erosteko eskatuz. Izugarri ikasten da honelako ferietan parte hartuz eta hori behintzat aprobetxatu genuen. Esperientzia ona izan zen bai Delhiko feria eta bai bertara hurbiltzeko egin genuen bidaia ere!




Onak izan,




Manex

2008/12/06

Klima tropikala eta Malaria

Kaixo,
Gaur Kolkatako klimaz hitzegingo dizuet. Zuek Euskal Herrian hotza eta elurra baldin badituzue egun hauetan, hemen ezin horrelakorik esan. Kolkatako klima tropikala da; 2 aro ditu bustia (maiatza-iraila) eta sekoa (urria-apirila). Orain seko aroan gaude eta 20ºC eta 30ºC inguruko tenperaturak ditugu. Ez du batere euririk egiten. Eta urtarrilean ez dira tenperaturak jeitsiko urteko arorik hotzenean gaude.



Eguneroko tenperatura hauek jasangaitzak suertatzen badira hein haundi batean hezetasunarengatik da. Kolkatan batazbeste %92-koa da. Edozein lokal, taberna, etxe eta eraikin publikoetan ditugu haizagailu (bentiladore) eta aire egokitu makinak. Horretarako aukera duten herritarrak bederen. Gu bizi garen zonaldean logela bakoitzean dago haizagailu eta aire egokitu makina bana. Egongelan beste haizagailu pare bat eta aire egokitu makina bat. Nik gau osoan martxan edukitzen dut haizagailua eta bi arrazoiengatik batipat. Beroa eta moskitoak. Jakina da klima tropikala duten nazioetan malaria izeneko gaixotasuna garatzen dela. Moskitoen pikadurengatik hartzen du batek gaixotasun hau eta hauek gauetan egiten omen dute lan. Arrazoi honengatik ohe inguruan kolokatzen diren "moskiterak" ere baditugu. Pelikuletan bezala!


Gaurkoan besterik ez,


Manex

2008/12/01

Sharma Tea House

Aupa!


Atzo Kolkatako kale ixkin batean dagoen "taberna" batera joan ginen; Sharma Tea House. Te berezi baten berri eman zigun gure lagun Rabi-k eta bertara eraman gintuen. Lehenik eta behin Gulab Jamun izeneko gozo bana jan genuen. India iparraldeko postre ezagun bat da. Irin eta esne kondentsatuz egindako masa bat olio berotan frijitzean datza eta azafraia gehituz kolore gorrizka hartzen du. Uf! Gozoegia eta pisuegia aurretik asko bazkaldu duenarentzat. Argazkian ikusiko duzuen bezala palmera hostoak trokelean zanpatuz lortzen dituzte plater ontziak. Kuriosoa benetan!



Postrea bukatu ostean teari ekin genion. Kaleko postuetan edaten den te mota honi "chai" deitzen diote eta teari esne pixka bat botatzen diote. Guk etxean kafeari esnea gehitzen diogun bezala. Postrea jateko palmera hostozko ontziak bagenituen, "chai" zurezko ontzietan ateratzen dute. Hasiera batean ez dirudi oso higienikoa; nun garbituko ote duten, nola,... honelako galderak egiten dizkiozu zeure buruari baina segituan ohartzen da bat "usarytirar"-ekoak direla. Kanpoan dagoen basura ontziari begiratu besterik ez dago!



Taberna honek eskeintzen duen teak berezitasun bat du. Tokiaren izenak dioen bezala, "sharma" ukitu bat emateko azafraia gehitzen diote "chai"-ri. Argazkian nabari daiteke.

Tea bukatzen ari ginela hiru haur hurbildu zaizkigu eske. Batek nire belarritakoak nahi omen zituen, beste batek tea eta hirugarrenak jateko zerbait. Aldameneko postu batean arroz pixkat eskatu eta gustora jan dute platerkada bana; Gose ziren bai! On egin!
Atzokoan ere Rabi-k asmatu eta toki berezi batera ekarri gintuen. Lagun ezinhobea egin dugu Kolkatako zokoak ezagutzeko eta aprobetxatu egin beharko dugu. Atzokoak merezi izan zuen!!

SHARMA TEA HOUSE



2008/11/29

Mumbaiko Irailaren 11

Kaixo,
Horrela deitu diote Indiako komunikabideek azken egunotan Mumbain gertatu denari; Mumbaiko irailaren 11. Indian inoiz gertatu den eraso terroristarik handiena omen da. Urtero gertatu ohi dira honelako erasoak baina oraingoa bezain gogor eta organizaturik ez. Udaran, Delhin leherketak egon ziren eta ni etorri aurretik pare bat aste lehenago Assam estatuan ere lau lehergailu jarri zituzten 4 hiri ezberdinetan. Gehienenetan talde islamiarren erasoak dira baina noiz edo noiz talde hinduren batek ere bere gain hartzen ditu.
Ez ditugu egun hauek oso lasai pasa egia esan. Bi aldiz irten gara Kolkatatik (Delhi eta Surat) eta bietan luxuzko hotel hauetakoetan ibili gara. Bueno; Delhikoa hiritik kanpo zegoen eta Surat berriz 4.000.000 biztanleko hiri "txiki" bat da Indian. Ez dut uste eraso terroristen helburu izan zitezkeenik. Eta honela baieztatu digute gure indiar lagunek. Bestalde, abenduaren 11tik 13ra Bangaloren ospatuko den feriara joatekoak ginen baina bertan behera utzi dugu; halaxe aholkatu digute. Fernando eta biok ginen joatekoak eta badaezbada ere kantzelatu ditugu hegaldia, hotela eta kotxearen alkilerra.
Gabonak iritsi bitartean egoerak nola jarraitzen duen ikusi beharko dugu. Luxuzko hotel hauen inguruak, mendebaldeko bezeroak dituzten jatetxeak etab. ekidin beharko ditugu agian pare bat astez behintzat. Atzo iluntzean, lanetik etxerako bidean antzeman genuen segurtasun neurrien zorroztea. Militar batzuk ikusi genituen kaleetan, erosketak egiten ditugun Mall-ean ere sarrerako segurtasun protokoloa gogortu zuten eta etxera iristean bertako segurtasun zerbitzuak ere ez ohiko kontrola egiten zuten. Enfin!!
Kolkata toki segurua omen da; hala esaten dute ia denek. Indiako hiririk seguruena eraso terroristen ikuspuntutik. Musulmanen eta hinduen arteko bizikidetza ona da hemen eta hori nabari da.
Gu, gure bizitza ahalik eta ondoen eramaten saiatuko gara; lana gogor egiten eta asteburuak ahal diren neurrian aprobetxatzen. Gertatutakoa ahaztu gabe baina erotu gabe. Atzo bertan Fernandoren etxean afari earra prestatu genuen!. Han EHan arraultza prejitu parea patata prejituekin "manjarra" dela esaten badugu zer izango ote da hemen! Lastima txoixo muturre o tozineta pusketa batek e on ingo ziun baino ze ingo dieu ba!! earra zeoan, bai hoixe!!

Besterik ez oraingoz,

manex...

2008/11/26

Kolkatako kaleetako eromena

Kaixo lagunok,

MK alea publikatzeaz gain blog bat sortzea ere bururatu zait. Horrela zuek ere parte hartzeko aukera errezagoa izango duzue eta nik zuen berri izatekoa ere bai. Saiatuko naiz blog eguneratu bat eskeintzen. Egunero ez da izaten zer kontatua baina okurrituko zait besterik ez bada bizpairu egunean behin zer edo zer kontatzen. Kolkatan egunero pairatzen dudan egoera batekin hasiko naiz. Kaleetako eromena!!!


Kolkatan sekulako trafikoa dago, bertan gidatzea eromena da. Ez da harritzekoa kotxe bat duen indio batek txoferra edukitzea. Guri ere txoferra jarriko digute; kotxe bat erosten digutenean, pare bat astera espero! Trafiko legeak errespetatzeko esaten duen kartel ugari dago Kolkatako kaleetan baina inork ez ditu errespetatzen. Errepideen egoera ez da ona eta horrek ere ez du laguntzen.

Kolkatako kaleetan edonon eta edonoiz pilatzen dira bertako autobus zaharrak, ambasador motako taxi horiak, otto izeneko taximotoak, rickshaw izeneko bizikletataxiak, auto partikularrak, bizikletazaleak, oinezkoak,... zer ez da pilatzen Kolkatako kaleetan!!!

Hemengo argazkian hori nabarmentzen saiatu nintzen. Ea zerbait antzemateko aukera duzuen.

Onak izan eta hurrengorarte!

manex...