2008/12/07

Delhi eta Himalaya

Kaixo,


Duela aste batzuk Delhira joan ginen bertan ospatzen zen altzairu egileen feria batetara. Gure gruen berri eman nahi genuen eta iada Indian geundela adierazi. Hori asko gustatzen baitzaie indiarrei. Sobrare erosten dituzten makinarien % haundi bat bertakoa izan behar du eta JASO iadanik indiarra da!


Azaroaren 12an hartu genuen hegazkina Kolkatan eta ni irrikitan nengoen Delhirako bidean Himalayaren ondotik pasatzen baikinen. Ez nengoen ziur menditzar hauek ikusteko aukerarik izango ote genuen; urrutiegi pasako ote ginen, lainoturik egongo ote ziren,...


Hegazkineko nere eserlekua egokiena zen gero etorriko zen bista paregabe hura ikusteko. Hegazkinaren eskuineko aldean nengoen lehioaren kontra; iparraldera begira, Himalayara begira alegia. Hasi ziren urruti kolore zurizka zuten mendi itsurako irudiak agertzen. Lainoak ote ziren, Himalayako mendiak ote ziren... Auskalo! Fernandok ezetz; lainoak zirela. Nik baietz; mendiak zirela. Azkenean konbentzitu ninduen; lainoak ziren.

Gosariaz gozatzen ari ginela berriro kanpora begiratu eta lainoak ez zirela konturatu nintzen. Han urruti ikusten zirenak mendiak ziren. Sekulako menditzarrak! Fernandori ondo begiratzeko eskatu nion. Hegazkinaren hegalaren ondoan ikusten deken hori Everest duk! Egia esan ez nengoen seguru baina bazegoen bat besteak baino haundiagoa zena. Bakar bakarrik zegoena eta ni nere emoziopean Everest zela eta Everest zela. Argazki ugari atera nituen baina ez da oso ondo antzematen. Irudimen haundia izan behar!




Iritsi ginen Delhira eta trajedun 5 egun hasi ziren. Egunero itsura onarekin joan behar "stand"-era. Eskerrak hotelean alkandorak garbitzeko eta lixatzeko aukera zegoen bestela... Hor ibili ginen gure ingeles erdipurdikoarekin gure produktuak onak zirela eta erosteko eskatuz. Izugarri ikasten da honelako ferietan parte hartuz eta hori behintzat aprobetxatu genuen. Esperientzia ona izan zen bai Delhiko feria eta bai bertara hurbiltzeko egin genuen bidaia ere!




Onak izan,




Manex

1 comentario:

  1. Hoi da hoi dotorezie!

    Holako trajea eukita kudrilakon bat ezkontzea besteik etzaizu falta!

    bihar bazkaltzeko porru patatak, bela zure etxen prestatuko dittezu!

    ale ba, ondo lo in!

    zelai

    ResponderEliminar