Kaixo lagunok,
MK alea publikatzeaz gain blog bat sortzea ere bururatu zait. Horrela zuek ere parte hartzeko aukera errezagoa izango duzue eta nik zuen berri izatekoa ere bai. Saiatuko naiz blog eguneratu bat eskeintzen. Egunero ez da izaten zer kontatua baina okurrituko zait besterik ez bada bizpairu egunean behin zer edo zer kontatzen. Kolkatan egunero pairatzen dudan egoera batekin hasiko naiz. Kaleetako eromena!!!
Kolkatan sekulako trafikoa dago, bertan gidatzea eromena da. Ez da harritzekoa kotxe bat duen indio batek txoferra edukitzea. Guri ere txoferra jarriko digute; kotxe bat erosten digutenean, pare bat astera espero! Trafiko legeak errespetatzeko esaten duen kartel ugari dago Kolkatako kaleetan baina inork ez ditu errespetatzen. Errepideen egoera ez da ona eta horrek ere ez du laguntzen.
Kolkatako kaleetan edonon eta edonoiz pilatzen dira bertako autobus zaharrak, ambasador motako taxi horiak, otto izeneko taximotoak, rickshaw izeneko bizikletataxiak, auto partikularrak, bizikletazaleak, oinezkoak,... zer ez da pilatzen Kolkatako kaleetan!!!
Hemengo argazkian hori nabarmentzen saiatu nintzen. Ea zerbait antzemateko aukera duzuen.
Onak izan eta hurrengorarte!
manex...
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Iepa Manex!!
ResponderEliminarOso idea ona izan dezu, hola blog hontan zure abenturen eta desbenturen berri izateaz gain, guk e izango deu zuri hemengo berri kontatzeko aukera!!
bueno, lanen ai naiz ta, hurrengo baten gehio!
muxu bat,
zelai!
maneeex!!
ResponderEliminarDauneko lo eongo zea baino, zmz eune? Ni earki, uantxe bukauko det, eta bihar ostiralaa! Biali die Elhuyartik probatxoa, itzulpen batzuk die, bihar goizen ingo det eta bialiko diet, ea ze iruitze zaien...
bihar hitzeingo deu! a, iluntzen azpeitia noa e!
Muxu!!!
gaur san franzisko eguna duk eta festa diagu,euskararen eguna ospatzen duk ere mundu osoan. Hik ere ospatu kantu pare batekin.
ResponderEliminarHemen hotza hantxea gatxeudek elurre eta izotza eskiatzen ibiltzeko aproposa. Hor holakorik ez duk izango ezta?
Mikel Laboparen berria ere izango duk eta orain irratia ere piztu zitekek abeslari zahar honen kantu xume eta apartak entzuteko. Beno beste bat arte.
Kaixo juan mari,
ResponderEliminarSan franzisko indian egona zen badakizu; aitzitik Kolkatan badago St. Xavier eskola eta ziurrenik atzokoan ere ospatuko zutela. Hemen segidan web orrialdea: http://www.sxccal.edu/start.htm
Hemen ez dugu hotzaren beldurrik. Goizean 20ºC inguruan ibiltzen da termometroa eta eguerdian 30ºC-era iristen da. Ea eguberrietan eskiatzeko aukerarik dugun autokarabana aprobetxatuz.
Ondo segi!
manex...
Aupa Manex:
ResponderEliminarLehen arratsaldean beriro saiatu gaituk Jose Angel eta biok eta ez diagu modurik izan mezua bidaltzeko. Oraindik prinzipiantek gaituk asunto hauetan badakik. Orain laguntzaile modura Maddalen zeukeat aldamenean.
Egun gutxi barru hemen izango haiz, jadanik egutegiko egunak ezabatzen ariko haiz ezta? Gutxi falta duk animo.