2008/12/06

Klima tropikala eta Malaria

Kaixo,
Gaur Kolkatako klimaz hitzegingo dizuet. Zuek Euskal Herrian hotza eta elurra baldin badituzue egun hauetan, hemen ezin horrelakorik esan. Kolkatako klima tropikala da; 2 aro ditu bustia (maiatza-iraila) eta sekoa (urria-apirila). Orain seko aroan gaude eta 20ºC eta 30ºC inguruko tenperaturak ditugu. Ez du batere euririk egiten. Eta urtarrilean ez dira tenperaturak jeitsiko urteko arorik hotzenean gaude.



Eguneroko tenperatura hauek jasangaitzak suertatzen badira hein haundi batean hezetasunarengatik da. Kolkatan batazbeste %92-koa da. Edozein lokal, taberna, etxe eta eraikin publikoetan ditugu haizagailu (bentiladore) eta aire egokitu makinak. Horretarako aukera duten herritarrak bederen. Gu bizi garen zonaldean logela bakoitzean dago haizagailu eta aire egokitu makina bana. Egongelan beste haizagailu pare bat eta aire egokitu makina bat. Nik gau osoan martxan edukitzen dut haizagailua eta bi arrazoiengatik batipat. Beroa eta moskitoak. Jakina da klima tropikala duten nazioetan malaria izeneko gaixotasuna garatzen dela. Moskitoen pikadurengatik hartzen du batek gaixotasun hau eta hauek gauetan egiten omen dute lan. Arrazoi honengatik ohe inguruan kolokatzen diren "moskiterak" ere baditugu. Pelikuletan bezala!


Gaurkoan besterik ez,


Manex

No hay comentarios:

Publicar un comentario