Atzo Kolkatako kale ixkin batean dagoen "taberna" batera joan ginen; Sharma Tea House. Te berezi baten berri eman zigun gure lagun Rabi-k eta bertara eraman gintuen. Lehenik eta behin Gulab Jamun izeneko gozo bana jan genuen. India iparraldeko postre ezagun bat da. Irin eta esne kondentsatuz egindako masa bat olio berotan frijitzean datza eta azafraia gehituz kolore gorrizka hartzen du.
Postrea bukatu ostean teari ekin genion. Kaleko postuetan edaten den te mota honi "chai" deitzen diote eta teari esne pixka bat botatzen diote. Guk etxean kafeari esnea gehitzen diogun bezala. Postrea jateko palmera hostozko ontziak bagenituen, "chai" zurezko ontzietan ateratzen dute.
Taberna honek eskeintzen duen teak berezitasun bat du. Tokiaren izenak dioen bezala, "sharma" ukitu bat emateko azafraia gehitzen diote "chai"-ri. Argazkian nabari daiteke.
Tea bukatzen ari ginela hiru haur hurbildu zaizkigu eske. Batek nire belarritakoak nahi omen zituen, beste batek tea eta hirugarrenak jateko zerbait. Aldameneko postu batean arroz pixkat eskatu eta gustora jan dute platerkada bana; Gose ziren bai! On egin!
SHARMA TEA HOUSE
Iepa Manex.
ResponderEliminarIgor nauk, Ni re kanpon ibili nauk Argentina alden eta gaur ezagutu diat hire blog-a. Idea earra euki dek gu re hemendik hire abentura hau ezagutzen juteko.
Ondo pasa eta segi hola.
Aupa Manexaro!
ResponderEliminarOndo? Blog-en kontatzen dekenagatik hala emateik. Tea hemen hartu, han etzekiat ze postre jan... Kategorin!
Aprobetsau, ondo ibili, zaindu ta islamistagatik lasai motel, kasualidadea izan behar dik 1000 miloiko herrialde baten eongo dien mendebaldetar guztikin zuei tokatzea, bueno, Esperaza Aguirre larri ibili dek! Bromak aparte, disfrutau ta horregatik behintzat juxtue prekupau.
PD Lanbaten koadrilako babarrun jana zeukeau. Ez dek Indiako tea edota "cha" bezain aromatikoa izango baino jan osten aroma bikaine izango dek gure ingurun.
MIKI