Asteazkenetik ostiralera Mumbain izan naiz enpresa batzuk bisitatzen. Bertara 60 bat urteko indiar batekin (Mr. Gupta) joan naiz eta oso esperientzia ona izan dudala esan beharrean nago. 3 egunetako otorduek, bidai luzeek, egonaldi luzeek,... denbora asko ematen dute India, Euskal Herria, Espainia, gazteen ohiturak, familia, Indiarren sexu ohiturak, Kamasutra eta honelako kontuez hitzegiteko. Batez ere bidai-kidea jatorra, hizketan dakiena, entzuten dakiena, jakinmina duena,... denean.
Mumbai, Delhi, Kolkata, Chennai eta Bangalore bezalako hirietan kilometroak luze egiten dira, alde batetik besterako bidaiak oso luze egiten dira eta horrek ez digu inguruak bisitatzeko denbora haundirik utzi. Egunero enpresa bat bisitatzeko aukera izan dugu. Asteazken arratsaldean 3 orduko tartetxo bat hartu genuen eta Mr. Guptak ederki bete zituen gida lanak.
Egun hauetan turista gehien hurbiltzen den tokira joan ginen; Taj Mahal eta Oberoi hoteletara. Eraikinak nola dauden ikusi eta argazkiak ateratzera. Garaipenaren arkua edo Indiako atea ere ondoan dute hotel hauek. Britaniarrek eraikitako monumentua da, itsasoz iristen ziren bidaiariei ongietorria emateko asmoz. 1947an hemen esan omen zioten agur britaniarrek Indiari.
Itsas inguruan paseo bat eman, chai bat hartu eta garai batean ezkontzarako erabiltzen ziren zaldi-karro batera igoarazi nau Mr. Guptak argazki batzuk ateratzera. Indiar hauei gustatzen zaizkie bai kolore biziak!
Ostegun eta ostiraleko ordu eta minutuak, hotelean, kotxean, bilera geletan, aireportuan eta hegazkinean pasa genituen. Baina lehen esanda bezala konpainia ona denean eta gustora sentiarazten zaituenean... aldaparik ez!
Ondo pasa asteburua!!
Manex
Ze argazki polittek, Manex!
ResponderEliminar5 egun besteik ez...
Muxu bat!
Zelai
Zein da alkandoradun tipo hori?
ResponderEliminar