Horixe esan genion elkarri joan den asteazkenean: "Xubo Nabo Barxo" edo horrelako zerbait. Bengalatarren urteberri eguna izan zen apirilaren 16ean baino ez genuen kotiloi eta mahatsekin ospatu. Arratsaldean zentrora joan ginen te bat hartzera eta bapo afaldu ondoren berriro etxera.
Egun honetan ohitura denez eta urte berria agurtzeko erropa berria jantzi behar da. Fernando eta biok zintzo bete genuen esana eta Kurta Pyjama banarekin azaldu ginen zitara.
Hori da kolorea!
Hoi dek hoi indio itxura, motel!
ResponderEliminarBueno, bueno, bueno, Manex!!!
ResponderEliminarHoi da hoi elegantzie!!!
Turbantea besteik etzaitzu falta! je je
muxuux Bilbotik!!!
Ane
Kaixo Manex:
ResponderEliminarJoxe Mari nauk (Kantinakoa). Josunek (ilobak) eman zidak blog honen berri eta goitik behera irakurtzen aritu nauk. Oso polita eta interesgarria duk. Euskal blogosferari kristoren ekarpena egiten ari haiz. Polita duk bidaien inguruan euskaraz ere horrelako informazioa edukitzea.
Segi horrela.
Besarkada bat hiretzat.
Kaixo Manex!
ResponderEliminarTurbantea jantzita ere eguzkitan ordu asko pasa beharko dituk ondoko hoien antza hartzeko. No cuela!
Aurten urtebetetze exotikoa izango duk eta ondo ondo ospatu. Urteaskotako!!!