2009/04/19

Taj Mahal

Mogol dinastia islamiarreko Sha Jahan enperadoreak bere emazteetatik maiteena zuen Mumtaz Mahalen omenez eraikitako mausoleoa da Taj Mahal. Bere 14. seme-alaba erditzean hil zen Mumtaz Mahal eta bere hilotzaren erreplika dago mausoleoaren barruan; garai batean benetakoa zegoen arren. Sha Jahanek Jamuna ibaiaren beste aldean Marmol beltzez eraikitako bigarren Taj Mahal bat eraiki nahi izan zuen bera hiltzen zenerako baina ez zioten utzi. Beraz bere hilotzaren erreplika bere emazte maitearen aldamenean dago gaur egun.
Indiako tokirik bisitatuenetakoa da, urtean argazki gehien jasotzen duena eta gaur egungo munduko 7 mirarietako bat. Goizean goiz hurbildu ginen bertara, eguneko lehenengo eguzki printzekin marmol zuriak dir-dir egiten baitu. Eguzkitako betaurrekorik gabe joan nintzen eta benetan esaten dizuet min ematen zuela.
Jendez gainezka zegoen ingurua eta denak argazki politena ateratzeko angelu hobereneran bila zebiltzan. Azkenean normala hainbeste argazki jasotzea. Guk geuk 60tik gora egin genizkion; kupulari bakarrik!! Ea zer moduzkoak iruditzen zaizkizuen aukeratutako angeluak...
Laster arte...




















1 comentario:

  1. Ze argazki polittek!

    Zemuz asteburue? Gaur berriz astelehena... Atzo ZMn earki bazkaldu genun! Geo Hernania jun ginen, ta gaur komerik!! jeje!

    Muxu bat!

    ResponderEliminar