Fernando eta biok Kolkatan zehar mugitzeko kotxe bana dugu. Eta Indian kotxe bat ez da ulertzen txoferrarik gabe. Pakete berean datoz normalean. Oso arraroa da norberak kotxea gidatzea. Ia 20 milioiko hiri batean edozein tokita joan nahi duzula 45min. behar dituzu.
Erosketak egitera : 30min.
Zerbeza bat hartzera : 45min.
Te bat hartzera : 45min.
Jatetxe batera afaltzera : 45min.
Lanera : 1:15min. joateko eta 1:45min. etortzeko! Irakurri dezutena bai. Egunean 3 ordu egiten ditugu kotxe barruan; eta hori arazorik ez dagoenean. Istripuak, manifestazioak, blokeoak,... Hala ere barregarri edo kuriosoena Bengala Mendebaldeko gobernadorea hiriko kaleetan zehar mugitzen denean gertatzen da. Karretera denak blokeatzen dituzte berarentzako bidea garbi egon dadin. Harrigarria! "Incredible India" hemen esaten den moduan.
Kotxean ordu asko igarotzen ditugula ikusirik, txoferrarekin kimika berezi bat sortzen da. Azkenean berarekin pasatzen dugu egunean denbora gehien. Beraiek dira gure penak, haserrealdiak (egunean bat baino gehiago), txorakeriak,... jasaten dituztenak. Beraiek dira gure musika entzun behar izaten dutenak. Lasaia nahi dudanean Benito Lertxundi, Mikel Laboa, Saioa,... Kantatu nahi dudanean ere (askotan egiten dut, bai bai!!) Benito, Mikel, Oskorri, Antonio Matxin, Ertzainak,... Beste batzuetan berriz, eta genio bizian nagoenean, musika gogorxeagoa jartzen dut (eta bolumen altuan gainera). EH Sukarra, Sorkun, Nuke, Kuraia, White Stripes, Reggae pixkat ere ezin falta, Bob, Alpha Blondie,...
Gure txoferrak Jarkhand-goak dira; inguruko estatu batekoak. Kolkatara etorri ziren lan bila; hemen aukera gehiago baitago. Biek izen bera dute; Prakash Das. Eta guk zenbakiak jarri dizkiegu. Prakash1 (Fernandorena) eta Prakash2 (nirea). Normalean, txoferrak familia pobreetatik datozte, ikasketarik gabeak dira eta Indian ia-ia anulatuak. Ingelesik ez dute hitzegiten eta zail egiten zaigu elkar ulertzea. Guk bengalieraz hitz batzuk ikasi ditugu eta beraiek ingelesez dakizkiten hitzekin eta esaldiekin hizketaldi minimo batzuk egitera iristen gara. Baina informazio sakonago bat transmititu nahi diegunean Rabiri deitzen diogu eta berak egiten ditu itzultzaile lanak. Ikusten duzuen moduan ez gara alperrik galtzen!
Nik ere ezagutuko ote dittut Prakash 1 eta 2??? Nahiko nuke behintzat!
ResponderEliminarGaur lanak bukatu eta zuzenen jungo naiz Bastida, asteartera arte, zuk baino asteburu hobea pasako det, ala? Esan zien gurasok bai. Pazientzikin hartu beharko dezu, hoi zuk asko dezu ta animo!
Astizkenen deittuko dizut eta kontauko dizkieu elkarri asteburuko kontuk.
Muxu haundi bat, Manex! Faltan botatze zattut!!!