Merkatu hau Ganges edo Hooghly (ingelesek jarritako izena) ibaiaren ondoan dago kokatua; "Howrah Bridge"-n (Howrah-ko zubia) ondoan. Zubi hau 19. mendean ingelesek eraiki zuten Howrah hirian kokatu zuten tren estazioa eta Kolkata lotzeko asmoarekin. Egunero 80.000 ibilgailu eta 1.000.000 oinezkok zeharkatzen omen dute zubi hau!
Ondoren tenplu jainista batera joan ginen. Duela urte batzuk Kolkatara iritsi zen familia aberats batek eraikitakoa da eta sekulako dirutza gastatu zuen bertan. Eta gastatzen ari dena. Italiako marmola, Belgikako kristala, Persiako eta Irango ez dakit zer,... erabili zituzten eta orain ere modu berean ari dira zaharberritzen. Salatzekoa familia honen aberastasuna, dirua botatzeko ahalmena; inguruan dagoen pobrezia ikusita.
Eguna luzea izan zen eta jarraituko dut hurrengoan historia gehiagorekin.
Manex!
ResponderEliminarOso politte eta interesgarrie, faltan botatzen genun! Ea ba laster besten bat idazten dezun, etxea etortzeko hiru aste besteik ez die falta ta!!!
Muxu haundi bat!
Hola behar dik, lana bai baño turismo pixkat e in beharra zeok.
ResponderEliminarOndo settu.
Aupa Igor!
ResponderEliminarArrazoi dek. Lanen burubelarri gebiltzek eta turismo edo disfrutatzeko asteburu gutxi hartzen dizkiau. Holako eunek lan-astea hobeto eamaten laguntzen ditek halare!
Ondo segi ta laster arte!
Manex