2009/01/30

Errepublika eguna

Urtarrilaren 26an Errepublika Eguna ospatzen da Indian. Independentzia 1947. urteko abuztuaren 15ean lortu bazuten ere 1950eko urtarrilaren 26a arte ez ziren Britaniarren eskuetatik erabat libratu. Egun honetan onartu eta sinatu zuten gaur egun indarrean dagoen konstituzioa. Bitartean Ingalaterrako Gorka VI.a (George VI.) izan zen estatu buru.
Gobernu zentralak egun hau indiar armadaren "boterea" herriari erakusteko erabiltzen du. Gazte jende ugari ikusi genuen desfilatzen, batzuk egia esan ume aurpegia zuten. Indian soldaduzka ez da derrigorrezkoa nahiz eta batzuen ustez beharrezkoa izan; gure lagun Aninditak dioen bezala: "Indian desorden haundia dago eta disziplina falta zaie gazte jende hauei. Ez litzaieke gaizki etorriko urte pare bateko ikastaro hau!!" Gure aitek zertxobait badakite honi buruz...

Gehien gustatu zitzaidana desfilearen inguruan sortzen den giroa izan zen. Kilometroak edo Nafarroa Oinez bailitzan jende ugari erakartzen du egun honek. Kolkatan, Maidan izeneko zonaldean ospatzen da eta lagun taldeez betetzen dira bertako zelaiak. Edan eta jateko postuak ez dira falta eta egia esan txozna batzuk falta ziren!!

Desfilea denek ikusi ahal zezaten lurrean eserarazi gintuzten eta 2 ordu egin genituen indio artean. Nabarmena zen inguruan genuen jendea maila bajukoa zela, janzkera eta itsura ikustea nahikoa zen. Baina beste bat moduan sentiarazi gintuzten eta Fernando eta biok oso gustora egon ginen. Anindita eta Rabi bertan egoteak ere izugarri lagundu zigun, nola ez!


No hay comentarios:

Publicar un comentario