Gobernu zentralak egun hau indiar armadaren "boterea" herriari eraku
steko erabiltzen du. Gazte jende ugari ikusi genuen desfilatzen, batzuk egia esan ume aurpegia zuten. Indian soldaduzka ez da derrigorrezkoa nahiz eta batzuen ustez beharrezkoa izan; gure lagun Aninditak dioen bezala: "Indian desorden haundia dago eta disziplina falta zaie gazte jende hauei. Ez litzaieke gaizki etorriko urte pare bateko ikastaro hau!!" Gure aitek zertxobait badakite honi buruz...
Desfilea denek ikusi ahal zezaten lurrean eserarazi gintuzten eta 2 ordu egin genituen indio
artean. Nabarmena zen inguruan genuen jendea maila bajukoa zela, janzkera eta itsura ikustea nahikoa zen. Baina beste bat moduan sentiarazi gintuzten eta Fernando eta biok oso gustora egon ginen. Anindita eta Rabi bertan egoteak ere izugarri lagundu zigun, nola ez!