2008/11/29

Mumbaiko Irailaren 11

Kaixo,
Horrela deitu diote Indiako komunikabideek azken egunotan Mumbain gertatu denari; Mumbaiko irailaren 11. Indian inoiz gertatu den eraso terroristarik handiena omen da. Urtero gertatu ohi dira honelako erasoak baina oraingoa bezain gogor eta organizaturik ez. Udaran, Delhin leherketak egon ziren eta ni etorri aurretik pare bat aste lehenago Assam estatuan ere lau lehergailu jarri zituzten 4 hiri ezberdinetan. Gehienenetan talde islamiarren erasoak dira baina noiz edo noiz talde hinduren batek ere bere gain hartzen ditu.
Ez ditugu egun hauek oso lasai pasa egia esan. Bi aldiz irten gara Kolkatatik (Delhi eta Surat) eta bietan luxuzko hotel hauetakoetan ibili gara. Bueno; Delhikoa hiritik kanpo zegoen eta Surat berriz 4.000.000 biztanleko hiri "txiki" bat da Indian. Ez dut uste eraso terroristen helburu izan zitezkeenik. Eta honela baieztatu digute gure indiar lagunek. Bestalde, abenduaren 11tik 13ra Bangaloren ospatuko den feriara joatekoak ginen baina bertan behera utzi dugu; halaxe aholkatu digute. Fernando eta biok ginen joatekoak eta badaezbada ere kantzelatu ditugu hegaldia, hotela eta kotxearen alkilerra.
Gabonak iritsi bitartean egoerak nola jarraitzen duen ikusi beharko dugu. Luxuzko hotel hauen inguruak, mendebaldeko bezeroak dituzten jatetxeak etab. ekidin beharko ditugu agian pare bat astez behintzat. Atzo iluntzean, lanetik etxerako bidean antzeman genuen segurtasun neurrien zorroztea. Militar batzuk ikusi genituen kaleetan, erosketak egiten ditugun Mall-ean ere sarrerako segurtasun protokoloa gogortu zuten eta etxera iristean bertako segurtasun zerbitzuak ere ez ohiko kontrola egiten zuten. Enfin!!
Kolkata toki segurua omen da; hala esaten dute ia denek. Indiako hiririk seguruena eraso terroristen ikuspuntutik. Musulmanen eta hinduen arteko bizikidetza ona da hemen eta hori nabari da.
Gu, gure bizitza ahalik eta ondoen eramaten saiatuko gara; lana gogor egiten eta asteburuak ahal diren neurrian aprobetxatzen. Gertatutakoa ahaztu gabe baina erotu gabe. Atzo bertan Fernandoren etxean afari earra prestatu genuen!. Han EHan arraultza prejitu parea patata prejituekin "manjarra" dela esaten badugu zer izango ote da hemen! Lastima txoixo muturre o tozineta pusketa batek e on ingo ziun baino ze ingo dieu ba!! earra zeoan, bai hoixe!!

Besterik ez oraingoz,

manex...

2008/11/26

Kolkatako kaleetako eromena

Kaixo lagunok,

MK alea publikatzeaz gain blog bat sortzea ere bururatu zait. Horrela zuek ere parte hartzeko aukera errezagoa izango duzue eta nik zuen berri izatekoa ere bai. Saiatuko naiz blog eguneratu bat eskeintzen. Egunero ez da izaten zer kontatua baina okurrituko zait besterik ez bada bizpairu egunean behin zer edo zer kontatzen. Kolkatan egunero pairatzen dudan egoera batekin hasiko naiz. Kaleetako eromena!!!


Kolkatan sekulako trafikoa dago, bertan gidatzea eromena da. Ez da harritzekoa kotxe bat duen indio batek txoferra edukitzea. Guri ere txoferra jarriko digute; kotxe bat erosten digutenean, pare bat astera espero! Trafiko legeak errespetatzeko esaten duen kartel ugari dago Kolkatako kaleetan baina inork ez ditu errespetatzen. Errepideen egoera ez da ona eta horrek ere ez du laguntzen.

Kolkatako kaleetan edonon eta edonoiz pilatzen dira bertako autobus zaharrak, ambasador motako taxi horiak, otto izeneko taximotoak, rickshaw izeneko bizikletataxiak, auto partikularrak, bizikletazaleak, oinezkoak,... zer ez da pilatzen Kolkatako kaleetan!!!

Hemengo argazkian hori nabarmentzen saiatu nintzen. Ea zerbait antzemateko aukera duzuen.

Onak izan eta hurrengorarte!

manex...